Situación actual en

miércoles, 10 de febrero de 2010

Juanes

Askotan esan didate Juanes abeslari kolonbiarraren antza dudala. Nik ez dut igartzen, baina hainbeste jendek esan badit hain toki ezberdinetan (behin abioian, beste behin zinean, parrandan askok…), antzaren bat izan beharko dugula derrigor. Hor uzten dizkizuet pare bat argazki gehiago antzarik badagoen zuek erabakitzeko.
Post hau dator gaur entzun ditudalako Juanesi buruzko bi albiste, biak onak. Bata, aita izango dela hirugarren aldiz eta, bestea, Grammy latinoa irabazi duela POP abesti bildumarik onenarekin.Zorionak beraz Juanes, hire anaia biki euskaldunaren partetik!
Dena dela, ezin dut esan gabe utzi nik ez niekela saririk emango egiten dituen abestiei, edo gutxienez ez niekela azken hauei emango. Izan ere, ‘odio por amor’ bere azken abesti ezagunenaren letrak haserretu egiten nau. Hau da letra:Trabajamos como dos locomotoras a todo vapor
y olvidamos que el amor
es mas fuerte que el dolor
que envenena la razón.
Somos victimas así de nuestra propia tonta creación
y olvidamos que el amor
es mas fuerte que el dolor
que una llaga en tu interior.
Los hermanos ya no se deben pelear
es momento de recapacitar
es tiempo de cambiar
it's time to change
es tiempo de cambiar
it's time to change
es tiempo de saber
pedir perdón
es tiempo de cambiar
en la mente de todos
el odio por amor.
It's time to change...
Si te pones a pensar
la libertad no tiene propiedad
quiero estar contigo amor,
quiero estar contigo amor,
quiero estar contigo amor...
Si aprendemos a escuchar
quizás podamos juntos caminar
de la mano hasta el final
yo aquí y tu allá
de la mano hasta el final
Los hermanos ya no se deben pelear
es momento de recapacitar
es tiempo de cambiar
it's time to change
es tiempo de cambiar
it's time to change
es tiempo de saber
pedir perdón
es tiempo de cambiar
en la mente de todos
el odio por amor.
It's time to change
es tiempo de cambiar
it's time to change
el odio por amor
it's time to change
es tiempo de cambiar
en la mente de todos
el odio por amor.
it's time to change...
uuuh
el odio por amor
es tiempo de cambiar en la mente de todos
es tiempo de cambiar
Latinoamerikako testuinguruan maitasunaz hitz egitea ondo dago, maitasun asko dagoelako. Baina zergatik ez da gorrotorik egongo? Mexikon esaterako % 80a pobrezian bizi da. Eta bitartean munduko 5 gizon aberatsenetatik bi mexikarrak dira. Gehienek euren haurrei emateko esnerik ez duten bitartean, gutxi batzuk aberastasunen ostentazio neurrigabea egiten dute, irabaziak biderkatu egiten dituzte, … elikopteroan joaten dira lanera! Mingarria da euria egiten duen bakoitzean etxea urez betetzen zaizula ikusi eta aldi berean zure hiri berdinean beste batzuek luxuetan dirua nola erretzen duten ikustea.
Latinoamerikan ez da gorrotoaren aurka abestu behar. Probokazioaren kontra abestu behar da. Probokazio konstante baten azpian bizi den gizarte batek gorroto egiten duelako, eta gorrotatzeari utzi diezaion gizarte hori probokatzeari utzi behar zaiolako. Sinplea da.
Guri ere gertatzen zaigu. Supermerkatura zoaz galletak erostera eta topo egiten duzu lagun batekin, eta hasten zaizu lanetik bota dutela eta orain oso garai txarra dela lana bilatzen hasteko, inork ez duela kontratatzen, bota duten tokian ez dutela berriz hartuko ze fijo egin beharko luketela eta 6 hilabete itxaroteko eskatu diotela berriz ere ebentual hartzeko… alegia, bere trajedia kontatu dizu. Eta gero probokatzioa ateratzen da: BBVAko presidenteak aurten zenbat irabazi duen, 8 milioi eurotik gora. Eta bere taldeak zenbat irabazi dituen akzioetan, 135 milioi inguru. Eta hor haserretzen gara guztiak. Probokazio bat delako. Eta orduan gorrotatzen hasten gara, BBVAko presindentea lehenik, bere aholkulariak ondoren, baina baita gure politikariak ere, horrelako probokazioak permititzeagatik, eta azkenik gure buruak ere gorrotatzen ditugu, ezer egiteko gai ez izateagatik.
Ba latinoamerikan hori gertatzen da, baina ‘a lo grande’. Horregatik, ez zait batere gustatzen abeslari bat etortzea ‘gorrotoa maitasunagatik aldatzeko’ eskatuz. Maitasuna asko dago, gehiago behar da, bai, baina gutxiago behar dena ez da gorrotoa, eguneroko probokazio mingarri horiek baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario